Info
Beasain aldean, gure artean ohikoak ez diren musika estiloetara zaletuak diren hainbat lagun aritu dira aspaldi. horren adibide da urtero antolatzen zen Sustraiez Blai jaialdi ederra. Munduko musikak bezala definitu izan diren estiloekin osatutako jaialdia zen, nazioarteko talde esanguratsuak gurera gerturatuaz. Zentzu honetan, jaialdi horretako antolatzaileetako batek deituta (aupa Josetxo Sastre), behin baino gehiagotan aritu gara Beasain herrian, jaien barruan eta txosna gunean bereziki (orain gogoratzen dugula, behintzat). /ARGAZKI%20AUKERATUAK/Beasain-txosnak.jpg)
Plastikozko estalpea eta guzti, Kamaikar ghettoen erara :-)

Josetxok deituta ere, Ordiziako plazan Bertsound systema egin genuen (oker gogoratzen ez badegu behintzat). Atal horren barruan informazio gehiago aurkituko dezue.
Eskerrik asko Josetxo eta gainontzekoei. Bokata afari goxoa egin genuen petrilean :-)
Argazkiak baditugu :-)

